1980-1983 urteak


Eskola-lehiaketak eta federatuenak 

Hasteko, Gipuzkoako Atletismo Federazioan inskribatu ziren, AKE, Antzuola Kirol Elkartea izenarekin estatutoak homologatuz.

Haur gehienak eskolan zebiltzatenez, eskolako kirol irakaslearekin harremanetan jarri ginen eta gurekin kirola prektikatzen zutenen izenak eman genizkion Eskola Kirolean inskribatu zitzaten, orain Gure Errukizko Ama izenarekin.

Urtero, Klubean atletismo egiten zutenen zerrenda eskolara pasatzen genuen, Aldundiak ematen zuen diru-laguntza eskuratzeko.

1982ko azaroaren 28an lehen aldiz lortu genuen Aldundiaren diru- laguntza, lurralde mailako eskola-krosa antolatzeko izan zen. Herriko kaleetan zehar 8 lasterketa egin ziren eta 530 haurrek hartu zuten parte. Inoiz baino kirol giro hobeagorekin. Amaieran, Olalde elkartean bisitari guztiei bertako atleta gazteen gurasoek prestatutako salda eta pintxo goxoak eskeini zitzaizkien.
Hurrengo 6 urtetan antolatu ziren eskola-umeen krossak, partaidetzak gora egin zuen, 1988an atleta kopurua 740 izan zelarik.

Horrelako kros bat antolatzeak orduko 100.000 pezetako kostoa zuen: luntxa, propaganda, 3 lehen irabazleentzako sariak, dominak eta kategoria bakoitzeko lehen hamarrentzako opariak (normalean, kirol-arropa izaten zen). Udalaren eta herriko merkatarien laguntzarekin egiten zitzaien aurre gastuei.

Lehen urtetan, neguan, kanpoan egiten ziren entrenamenduak eta oso gogorrak izan ziren, Elay eta Goizperrek Hilaturaseko pabiloia eta biltegiak utzi zizkiguten arren. Biziki eskertzen diegu egun gogorrenetan leku estali baten entrenatu ahal izan genuelako.

Baldintza gogor hauek gainditu eta 1981ean ANTZUOLA KIROL ELKARTEko atleta batek lehen domina irabazi zuen, Antonio Merinok Gipuzkoako Kros txapelketan irabazi zuen bat eta bigarren bat Pista frogetan.

1982 eta 1983an atleta gehiagok lortu zuten: Antonio  Merino, Idoia Larrañaga, Gorka Azkarate, Gorka Garitano, Ander Murgiondo, Francisco López, Inés Rodriguez . Antzuolako Gure Errukizko Ama eskolak atletismoko 13 frogetan hartu zuen parte, froga bakoitzeko atleta ezberdinarekin, eta  hirugarren postua lortu zuen Gipuzkoako mutilen Txapelketan haur-kategorian.

AKEren historia laburrean, Antonio Merino atletak 1000 metroko frogan 2´36´´/10 marka atera eta  Kadete mailako Espainiako Txapelketan sartzea lortu zuen.   Madrilen ospatu zen.

Azpimarratzekoa da Eskolarteko Gipuzkoako Txapelketan, haur-kategorian, 1983an lortutako hirugarren postua. 13 frogetan lehiatu ziren antzuolarrak, atleta bakoitzak froga bakar baten har zezakeen parte, eta nahiko haur izateko, adin bereko guztiak erabili behar izan genituen. Kontutan izan behar dira entrenamenduen baldintza kaskarrak: luzera jauzietarako eta pertigarako  fosorik gabe, altuerarako koltxonetarik gabe… eta, gainera,  Santo Tomas Lizeoa, Jaizubia eta Jakintza Ikastola handiekin lehiatu beharra, bakoitzak gure herriko haur guztiak beste haur zituzten-eta.

Atletismoko lehen dominak

1981an: Urrezko Bat
                  Zilarrezko Bat

 
1982an, 8 domina:
6 urrezkoak
    2 zilarrezkoak
  





 





 

 


 
 


 



1983an 21 domina:
9 urrezkoak
    9 zilarrezkoak
     3 brontzezkoak
    




             











     



































 




Estalako Futbol zelaia inauguratu ondorengoak

Baldintza txar hauetan 3 edo 4 urte eman ondoren, 1984an Estalako Futbol zelaia inauguratu zen, lau kaleko pistarekin eta serieak egiteko 300 metrotik gorako sokekin.  Aldi berean, bi foso prestatu ziren bere harearekin.  Tolosako Berazubin soberan zeuden gomazko alfonbra batzuk ekarri ziren, jauzi-pasiloan  jarri eta iltzedun zapatilekin entrenatzeko.

Ur deposito zaharrean leku bat geneukan entrenamenduetarako materiala gordetzeko: hesiak, diskak, xabalinak, pisuak, mailuak, e.a

Atxikitutako informean ikusi daitekeenez, lehen urtetan, lasterketa, luzera-jauzi eta pisu jaurtiketan irabazten ziren dominak eta instalazioak inauguratu ondoren espezialitate guztietan lortzen joan ginen.

1984-1985ean Idoia Larrañaga indartsu sartzen da fondo erdiko frogetan eta Objetivo 92 telebistako programan parte hartzera gonbidatu zuten. Grabaketa Oviedoko instalazioetan egin zen, TVE1ek emititu zuen eta, horrela, antzuolarrok harro gozatu ahal izan genuen parte hartu zuen bi aldietan Idoia bigarren nola sartzen zen ikustean.

Mikel Larrañaga eta Gorka Garitano 5000 metroko Ibilketan Gipuzkoako txapeldun eta txapeldunorde geratu ziren eta lehenak, Mikelek, Kadete mailako Gipuzkoako errekorra gainditu zuen.

19984-1985ean, hainbat atletek berriz ere domina lortzen dute eta berriak azaltzen dira: Josu Zabalo altuera-jauzian, Dionisio Pozo Ibilketan eta Amaia Zabaleta.

Mikel Kerexeta pisu jaurtiketan nabaritzen hasten da eta Iñaki Larrea altuera-jauzian.

Gipuzkoako Kros txapelketan 3 domina irabazten dira: lehenengoa, nesken kimu kategorian, bigarrena mutilenean eta hirugarrena mutilen kadete kategorian.

Años 1980-1983


Competiciones escolares y de los federados

Como primer paso formalizamos la inscripción en la Federación guipuzcoana de Atletismo, tras homologar los estatutos con el nombre de AKE, Antzuola Kirol Elkartea.

Como la mayoría de los niños/as, estaban en edad escolar nos pusimos en contacto con el responsable del deporte en la escuela y le pasábamos la relación de los niños/as que hacían deporte con nosotros para inscribirlos en las competiciones de Deporte Escolar con el nombre de la escuela: Nuestra Señora De La Piedad.

Todos los años pasábamos al centro escolar la relación de los niños/as que estaban practicando Atletismo con el club, para así recibir la ayuda económica que estaba estipulada en la Diputación.

La federación nos concede por primera vez la ayuda el 28-11-1982 para organizar un cross escolar a nivel provincial, para participar en las 8 carreras que se corren por las calles del pueblo con un ambiente deportivo que no se conocía. Al mismo acudieron 530 niños/as.

En la sociedad Olalde se les ofrece a todos los visitantes un caldo y unos pintxos elaborados por los padres de los atletas participantes. 

Estos croses de escolares se organizaron durante los 6 años posteriores, incrementándose la asistencia año tras año hasta llegar el año 1988 a tener una participación 740 atletas.

La organización de un Cross de estas dimensiones tenía un coste aproximado de unas 100.000 pesetas, para cubrir los gastos del lunch, propaganda, trofeos para los 3 primeros, medallas y algún regalo en forma de ropa deportiva para los 10 primeros de cada categoría.

Se cubrían los gastos con la aportación del Ayuntamiento, de los comercios, bares, etc. 

Durante los primeros años los entrenamientos de invierno se hacían en el exterior y fueron muy duros. Por eso, nos pusimos en contacto con Elay y Goizper solicitándoles que nos dejaran entrenar a cubierto en los peores días de invierno. Les agradecemos que nos dejaran para ello el pabellón de Hilaturas y los almacenes.

Aun teniendo estas malas condiciones para entrenar, el año 1981 se logra la primera medalla de un atleta del ANTZUOLA KIROL ELKARTEA; logro conseguido por Antonio Merino en un Campeonato de Gipuzkoa de Cross y una medalla más en las pruebas de Pista.

Los años 1982 y 1983 fueron varios los atletas que empezaron a unirse a la consecución de medallas ; Antonio Merino, Idoia Larrañaga, Gorka Azkárate, Gorka Garitano, Ander Murguiondo, Francisco  López, Inés Rodriguez y El colegio Nuestra Señora De La Piedad que consiguió ser 3º en el  campeonato de Guipuzcoa Infantil Masculino, para colegios participando en 13 pruebas distintas de atletismo y con un atleta distinto en cada prueba.

Por primera vez en la corta historia de AKE el atleta Antonio Merino consigue una marca mínima para un Campeonato de España Cadete en la prueba de 1.000 metros con una gran marca de 2´36”7/10 que le da derecho a participar en los Campeonatos a celebrar en Madrid.

Debemos de hacer especial mención al tercer puesto logrado el (1983) en el Campeonato de Guipuzcoa de Centros Escolares compitiendo en las 13 pruebas de Atletismo categoría de infantiles para lo cual tuvimos que echar mano de todos los chavales de una misma edad al sólo poder participar cada Atleta en una prueba y teniendo en cuenta en las condiciones que entrenábamos, sin foso de saltos para longitud y pértiga sin colchonetas para saltar altura y compitiendo con centros escolares como Liceo Santo Tomás, Ikastola Jaizubía, Jakintza, centros con tantos alumnos como la población de Antzuola. 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina