Bigarren etapa

                      
Atletismoaren bigarren etapa

Antzuolako Atletismo Sailaren sorrera

1978ko irailaren arratsalde baten, egunero bezala elkartean geundela, Donostiako lehen maratoian parte hartzea bururatu zitzaigun, eta talde bat bere erara entrenatzen hasi zen, froga 5 ordutan burutzeko asmoz. Bi hilabete t´erdi falta zen eta prestaketa gogorra izan zen.

Hamabost egun aurretik, prestaketa gisa, Behobia-Donostia frogan hartu zuten parte. Urte batzuk geroago, lasterkari herrikoi eta federatu batzuen partaidetzari esker, Maratoi hau indartzen joan zen.

Hasieran, Behobiako partaideak langileak zirenez, egun osorako joaten ziren autobus txikian, kostaldean bazkalduz. Lasterketak ospea hartu zuen, ikasten ari ziren gazteak hasi ziren parte hartzen eta antzuolarrak, kostoak gutxitzearren, herrira itzultzen ziren bazkaltzera. Ia urtero, Jesus Mari Legorburu (Meltxor) eta Iñaki Arbuluk prestatzen zien paella eder bat, batzuetan Eperra elkartean eta besteetan Olalden. Jesus Kortabarria arduratzen zen Behobiarako behar ziren dortsalak hartzeaz.

…. urtean 45 atletak hartu zuten parte, Antzuolatik 10ek  eta, Diario Vasco-ko kirol sailaren arabera, partaidetza handiena izan zen portzentaian.  Hamar hauetatik hiruk neska-mutilak entrenatzeko eta monitore ikastaroa egiteko konpromisoa hartu zuten. Horrela, Luken Beistegi, eta Jose Ignacio Garitanok  Atletismoko Monitore titulu nazionala ateratzeko ikastaroa egin zuten 1981eko abuztuaren 28an, eta beste kide batek 1983ko otsailaren 15ean lortu zuen. Ikastaroaren akreditazioak kontserbatzen ditugu.

Ondoren, eskola-umeei deia egin zitzaien pilotalekuan 45´-ko gimnasia saio bat egin zezaten eta, ondoren, Goizperren aurreko aldean ordu erdiz korrika. Entrenamendu hauek astean hiru alditan ziren (astelehen, asteazken eta ostiraletan) irailetik ekainera bitartean. Gimnasia saioan askok hartzen zuten parte, eguneko 52 inguruk eta hamar hilabetetan zehar; gehieneko asistentzia kopurua 87-a izan zen. Gimnasia ondorengo lasterketa saiora joaten zirenen kopurua  eguraldiaren araberakoa izaten zen, 25etik 40ra bitartekoa, normalean.

Lasterketan haur guztiak berdinak ez zirela joan ginen konturatzen eta, ondorioz, atletismoko espezialitate ezberdinetara bideratzen joan ziren: jauziak, jaurtiketak, abiadura, hesiak…). Horretarako materiala erosi behar genuen: pisuak, diskak, xabalinak, koltxonetak, hesiak , e.a. Lehen hesiak eta altuera-jauzirako posteak Elay enpresan egin ziren eta enpresak utzi zituen behar zen materiala eta prestatzeko lekua.

Entrenatzeko, Goizperreko zelaigunea erabiltzen zen, non luzera eta hirukoitz jauzietarako foso bat egin zen. Pertiga jauzirako, berriz, kajetin bat ipini zen jauzien fosora salto egin ahal izateko.
Jaurtiketa, Jauziera eta Hesien espezialitateak ikasteko, asteko beste egun bat gehiagotan entrenatu behar izan zuten.

Hasiera baten, altuera jauziko entrenamendua Marista Anaien eraikin zaharreko azken solairuan egiten zen, babeserako koltxonetak erabiliz, berriak erosi bitartean.
Koltxoneta berriak lortutakoan, entrenamendu hau herriko pilotalekuan egiten hasi zen gimnasiako denbora berean edo pilotako jokalariekin lekua konpartituz, koltxonetak oso astunak ziren eta ezin baitziren tokiz aldatu.

Hesi-pasoan gertaera bitxi bat dago: Goizperren beheko inguruan, Arrandai baserrirako bide bakarrean,  entrenatzen zeudela, motokros-eko moto bat ziztu bizian agertu zen eta, jarrita zeuden  hesiak ikusi ez zituenez, seitik bost apurtu zituen.

Lehen lehiaketak

Lehen lehiaketak herrikoak izan ziren, herriko eta auzoetako jaietan burututakoak:
  • Kalebarrengo jaiak
  • Uzarragako jaietan, plazatik Uzarragara igoera
  • San Martzialeko jaietan, San Martzialera igoera, txikiak tuneletik hasita, eta helduak Kalebarrengo zubitik hasita.
  • Herriko jaietan, partaideen adinaren araberako  zirkuito ezberdinak antolatzen ziren.


















Segunda etapa: 1970-1980


Constitución de la sección de atletismo de Antzuola


Una tarde de septiembre de 1978, reunidos en la Sociedad como casi todos los días después de acabar la jornada laboral, se nos ocurrió participar en el Primer Marathón que se organizaba en Donostia, para lo cual nos pusimos a entrenar un grupo en plan popular con el objetivo de finalizar en 5 horas.

La preparación fue dura pues sólo quedaban 2 meses y medio para la prueba. 

Como preparación de la Marathón 15 días antes unos cuantos participamos en la Behobia-Donostia, en la que en años posteriores fue cogiendo fuerza la participación de corredores populares y algunos federados.

Al principio, como los que participábamos en la Behobia éramos gente trabajadora, íbamos en microbús para todo el día y nos quedábamos a comer en la costa; a medida que la carrera fue ganando popularidad empezó a apuntarse gente que estaba estudiando y decidimos reducir costos. Para ello,  alquilábamos un autobús y volvíamos a Antzuola para degustar un menú más acorde con el grupo.

Casi todos los años eran Jesús Mari Legorburu (Meltxor) e Iñaki Arbulu quienes se encargaban de preparar una buena paella, bien en la Sociedad Eperra o bien en Olalde, que los participantes despachaban de buen gusto.

Jesús Kortabarría era el encargado de recoger los dorsales para los que querían correr en la Behobia.

El Año (XXXX) fueron 45 los atletas que participaron y en el Diario Vasco en el apartado de deportes decía que Antzuola era el pueblo que más participantes porcentuales aportaba a la carrera.

En esta primera marathón participamos unos 10 atletas. De ellos 3 nos comprometimos a entrenar a los niños y niñas, y a participar, al mismo tiempo, en un curso de monitores. Así, Luken Beistegi y José Ignacio Garitano consiguieron el título de Monitores Nacionales de Atletismo el 28 de agosto de 19881 y el 15 de febrero de 1983, respectivamente.

Las acreditaciones del curso de monitores se incluyen en esta presentación.

A raíz de esta iniciativa, realizamos un llamamiento en las escuelas para que los niños acudiesen al frontón a realizar sesiones de gimnasia de unos 45 minutos y luego subir a la parte delantera de Goizper para correr una media hora.

Los entrenamientos eran tres días a la semana: lunes, miércoles y viernes , de septiembre a junio, ambos inclusive.

La participación en la sesión de gimnasia era muy alta, con una media de 52 asistentes por día durante los 10 meses, siendo 87 el día de mayor participación.

Tras la gimnasia, la asistencia a la sesión de carrera continua variaba dependiendo de la climatología, oscilando entre 25 y 40 niños/as.

A medida que pasaba el tiempo nos íbamos dando cuenta de que todos los niños/as no eran iguales a la hora de correr; por lo que los adaptábamos a las distintas especialidades del Atletismo: salto, lanzamiento , velocidad, vallas, etc.

Para ello, tuvimos que comprar material: pesos para lanzamientos, discos, jabalinas, colchonetas para saltar altura y vallas. Las primeras vallas las fabricamos en Elay, así como los postes para los saltos de altura. La empresa nos dejaba el material y el sitio para poder guardarlo.

Para estos entrenamientos utilizábamos las campas de Goizper, en las que hicimos un foso para los saltos de longitud y triple y para el de pértiga pusimos un cajetín para poder realizar la caída al mismo foso de saltos.

Para trabajar en estas especialidades tuvimos que poner algún día más de entrenamiento a la semana.

Al principio empezamos a entrenar salto de Altura en el último piso de viejo edificio de los Hermanos Maristas, colocando unas cuantas colchonetas para proteger la caída mientras pudiéramos comprar unas nuevas.

Conseguidas las nuevas colchonetas pasamos a entrenar en el frontón municipal aprovechando el tiempo de gimnasia o compartiendo sitio con los que jugaban a la pelota, ya que, dado su peso, las colchonetas no podían trasportarse.

En un entrenamiento del paso de vallas ocurrió una anécdota curiosa: estando entrenando en la parte baja de Goizper, único camino a Arrandai, vino una moto de motocross a toda velocidad, el motorista no vio las vallas y rompió 5 de las 6 que teníamos puestas.

Las primeras competiciones


Las primeras competiciones fueron locales, en las fiestas patronales y fiestas de los barrios:
  • En fiestas de Kalebarren.
  • En fiestas de Uzarraga: subir de la plaza a Uzarraga
  • En fiestas de San Marcial: subida desde el túnel para los pequeños y desde el puente de Kalebarren para los mayores.
  • En las fiestas patronales se organizaban circuitos con recorridos distintos, según edades de los participantes.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina