1984-1985 urteak

Estalako Futbol zelaia inauguratu ondorengoak

Baldintza txar hauetan 3 edo 4 urte eman ondoren, 1984an Estalako Futbol zelaia inauguratu zen, lau kaleko pistarekin eta serieak egiteko 300 metrotik gorako sokekin.  Aldi berean, bi foso prestatu ziren bere harearekin.  Tolosako Berazubin soberan zeuden gomazko alfonbra batzuk ekarri ziren, jauzi-pasiloan  jarri eta iltzedun zapatilekin entrenatzeko.

Ur deposito zaharrean leku bat geneukan entrenamenduetarako materiala gordetzeko: hesiak, diskak, xabalinak, pisuak, mailuak, e.a

Atxikitutako informean ikusi daitekeenez, lehen urtetan, lasterketa, luzera-jauzi eta pisu jaurtiketan irabazten ziren dominak, eta instalazioak inauguratu ondoren espezialitate guztietan lortzen joan ginen.

1984-1985ean Idoia Larrañaga indartsu sartzen da fondo erdiko frogetan eta Objetivo 92 telebistako programan parte hartzera gonbidatu zuten. Grabaketa, Oviedoko instalazioetan egin zen, TVE1ek emititu zuen eta, horrela, antzuolarrok harro gozatu ahal izan genuen parte hartu zuen bi aldietan Idoia bigarren nola sartzen zen ikustean.

Mikel Larrañaga eta Gorka Garitano 5000 metroko Ibilketan Gipuzkoako txapeldun eta txapeldunorde geratu ziren eta  Mikelek, gainera, Kadete mailako Gipuzkoako errekorra gainditu zuen.

19984-1985ean, hainbat atletek berriz ere domina lortzen dute eta berriak azaltzen dira: Josu Zabalo altuera-jauzian, Dionisio Pozo Ibilketan eta Amaia Zabaleta.

Mikel Kerexeta pisu jaurtiketan nabaritzen hasten da eta Iñaki Larrea altuera-jauzian.

Gipuzkoako Kros txapelketan 3 domina irabazten dira: lehenengoa, nesken kimu kategorian, bigarrena mutilenean eta hirugarrena mutilen kadete kategorian.

1984an 15 domina:
 12 urrezkoak
    3 brontzezkoak



   
        

 












1985an 20 domina:
11 urrezkoak
  6 zilarrezkoak
    3 brontzezkoak





 

 


 

 


 


 




                          













1986 eta 1987an, Idoia Larrañagak 1000 metroko Gipuzkoako Errekorra lortu zuen, 2´57”5/10 denborarekin, egunerarte gainditu gabekoa.

Lehen aldiz, AKEko hiru atleta  Ranking Nazionalean:

⇒ Idoia Larrañaga, 1000 metroko frogan, 9garrena.
⇒ Gorka Garitano 15garrena, 5.000 metroko Ibilera frogan.
⇒ Mikel Larrañaga, 16garrena, 5.000 metroko Ibilera frogan

Gainera, Julen Garitano Ibileran, Ibon Iturbe Jauzian, Jaurtiketan eta Abiaduran,  bere anaia Gorka Xabalina jaurtiketan, Dani Sánchez Diska eta Pisu jaurtiketan, Mario Jurado Diska Jaurtiketan, Josu Arregi Altuera eta Luzera jauzian, Amaia Zabaleta Altuera eta Luzera jauzian gehitu zitzaien.

1985 eta 1987 bitartean, gure klubean Bergarako 15-16 urteko 8 gazte sartu ziren, hauek lineako autobusez etortzen ziren entrenatzera eta bukatzean geuk eramaten genituen etxera kotxez.  Lehiatu ahal izateko denei bere fitxa egin zitzaien.

Gure klubean sartu izana ondo etorri zitzaigun, zeren eta Bergarako futbol taldea konturatu zen gazte horiek fisikoki  ondo prestatuta zeudela eta, ondorioz, 1969-1979-1971an jaiotako batzuk futbol taldeko jubeniletara eraman zituzten, bateren bat Bergaratik Eibarreko taldera pasa zen jokatzera.


Años 1984-1985

Tras pasar 3 o 4 años en estas condiciones por fin en 1984 se inauguró el Campo de Futbol  de Estala, con una pista de 4 calles y algo más que 300 metros de cuerda para poder hacer unas series; al mismo tiempo  prepararon dos fosos para saltos con la arena correspondiente.

Más adelante se trajeron unas alfombras de goma que sobraban en las instalaciones de Berazubi en Tolosa para poner en el pasillo de saltos y poder entrenar con zapatillas de clavos.

En el depósito viejo de agua teníamos sitio para meter todo el material que se usaba para hacer los entrenamientos esto es Vallas, discos, jabalinas, pesos, martillos, etc. etc.

Como se puede apreciar en la carpeta que se adjunta con el informe de las medallas, los primeros  años sólo se conseguían medallas en carreras y salto de longitud lanzamiento de peso, para una vez inaugurarse las instalaciones empezar a sacar medallas en todas las especialidades.

Los años 1984-1985 irrumpe con mucha fuerza Idoia Larrañaga en las pruebas de medio fondo y es invitada a participar en programa Organizado por TVE llamado Objetivo 92 que se celebró en las instalaciones de Oviedo al ser Televisado por TV1 los antzuolarras pudimos disfrutar al verle entrar en 2º lugar en las dos veces que tuvo que participar.

Mikel Larrañaga y Gorka Garitano quedan como Campeón y Subcampeón de Guipúzcoa en 5.000 metros Marcha y el primero batiendo el Record de Guipúzcoa Cadete.

En las Temporadas  1984-1985 Repiten en el medallero  varios atletas y aparece otros  nuevos Josu Zabalo en Salto de altura, Dionisio Pozo en Marcha y Amaia Zabaleta.

Empieza a progresar  Mikel Kerejeta en Lanzamiento de peso y Iñaki Larrea en Salto de Altura.

Se consiguen 3 medallas en los Campeonatos de Gipuzkoa de cross, 1ª Alevín Femenino, 2º En Alevín Masculino y 3º En Cadetes masculinos.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina