SOKATIRA ANTZUOLAN


SOKATIRAREN HISTORIA 


Antzuolako sokatiraren historiaren hasiera 1977ko herriko jaietan koka dezakegu. Orduan, baserritar eta kaletar mutilen arteko desafioa egin zen, froga herriko plazan burutu zen eta baserritarren taldea izan zen garaile. Ongi Etorri tabernan egon zen argazki batek, baina, adierazten digu aurrekoa izan zela herriko pilota lekuan egin zen norgehiagokoa, bertan jasotzen den data 1957ko abuztuaren 26 koa baita.


Hala ere, 1977ko desafioaren ondoren hasi ziren erregularki sokatirako entrenamenduak eta orduan finkatu zen taldea.



Hasieran, ELAYko aparkalekuan egiten ziren, lehenak urte horretako uztaila, abuztua eta irailean. 
Abuztuan, inguruko herrien aurkako saioak egin ziren, emaitza onekin.   
1977ko irailaren 8an Antzuolako taldeak Espainiako Txapelketan hartu zuen parte 720 kg-ko kategorian, Hondarribiako jaietan izan zen.
Tiraldiak, KLINK Gastronomia Elkarteak antolatu zituen, goizekoak kanporatzaileak izan ziren eta finalak arratsaldekoak. Baina, 8 talde besterik ez zegoenez, goizekoak arratsaldera pasatu ziren; arrantzaleen lonjan ospatu ziren.
Tiraldietan, denak denen aurka jokatu zuten, bat Mutrikuk irabazi zuen eta gainontzekoak Antzuolak, Mutrikuren aurkako tiraldi bat antzuolarrek irabazi bazuten ere. Baina, azkenik, mutrikuarrak geratu ziren txapeldun Antzuolako taldea denbora gutxiagoan  gainditu zutelako. Txapeldunorde, beraz, Antzuola.
Ez dugu une horretako argazkirik, bai ostera txapelketa antolatu zuen elkartearen dokumenturen bat. 

















ELAYko aparkalekuan entrenatzen ari eta negua zetorrela, eta entrenamendu-baldintzak gogortuko zirenez, pilota lekuan entrenatzeko baimena eskatu zitzaion Udalari. Baimena lortu eta astearte eta ostegunetan entrenatzen zen taldea zazpiretatik zortzi
t´erdira. Talde-giroa oso ona zen, 20-24 tiratzaile elkartzen zirenez 640 eta 720 kg-ko kategorietarako pisuak konbinatu eta bietan  jokatzea lortu zuten.
Prestatzeko, beroketa-ariketak 30´tan egiten ziren, 20-25´lasterketa edo footinga egiteko ziren, ondoren besoak gogortzeko ariketak (sokatik gora igotzen) eta azkenik, taldeak egin eta soka-tiraldiak.
1978. urtea oso ona izan zen, gonbidatzen gintuzten herrietako parte hartzea handia izaten zen eta, gainera, emaitza onak lortzen genituen. 
Antzuolako taldeak, handia zenez, egun berean herri ezberdinetan jokatu ahal izaten zuen, kategoria berean edo beste baten.     
Baina dena etzen poza, eta Avellanedako Euskadiko Txapelketan desengainua jasan genuen. Pilota leku labain haretan Nuarbeko taldeak Antzuolakoa eraman zuen arrastaka eta gure taldea Suitzako Europako Txapelketatik kanpo geratu zen.


















 




 1979. urtea

Sokatira taldearen urterik oparoena izan zen: Gipuzkoako eta Euskadiko txapela lortu baitzituen. 
Udaberrian gogor prestatu ondoren, taldeak lurraldeko hainbat herritan hartu zuen parte eta baita Gipuzkoako txapelketan ere. Berau, Bergarako udal pilotalekuan ospatu zen 1979ko maiatzaren 13an, 640 kg-ko kategorian, 22 gizon-talderekin, hauetariko 2 antzuolarrak. Kanporatze-fasean 8 talde sailkatu ziren finalerako, besteak beste Antzuolako 2.
Emakumeetan, 520kg-ko kategorian, 4 taldek hartu zuten parte eta zuzenean jokatu zuten finala. 
Finaletan, denak denen aurka tiratu zuten, oso giro ona egon zen eta jende askok jarraitu zuen harmailetatik. 

Mutilen kategoriako emaitzak:

-       Txapelduna,  Antzuola 12 tiraldi irabazita.
-       Txapeldunorde, Eibar 12 tiraldi irabazita.
-       Hirugarren, Mutriku 11rekin
-       Zortzigarren, Antzuolako B taldea.  

Emakumeetan:

-       Txapelduna, Bergarako taldea 6 tiraldiak irabazita.   
-       Txapeldunorde, Antigua 4 tiraldi irabazita.
-       Hirugarren, Idiazabal 2rekin.
Igeldoko neskek, gehiegizko pisua ematearren eta ordezkorik ez zutenez, kide bat gutxiagorekin tiratu behar izan zuten eta etzuten tiraldirik irabazi. 
Uda sasoia kalbario bat izan zen, herrietako jai askotan parte hartzera gonbidatzen gintuztelako eta, beraz, tiraldi asko izaten zirelako asteburuetan.  


   
   
         







Baina, taldearen helburu nagusiena Truziosko Euskadiko Txapelketa zen; izan ere, aurreko urtean Avellanedako Txapelketak utzitako aho-zapore txarra gainditzeko aukera bilatzen zuen.
Avellanedako pilota lekuaren kantxa oso labaina zenez, truziostarrek laztu egin zuten txapelketa errazago irabazteko asmoz. Rotaflexez  zirrikitu batzuk egin ziuzten jokalekuan, 60.000 pezetako gastoarekin. Pilota eskolaren haserrea handia izan zen egindako kalteagatik,  jakina, konpontzeko diru gehiago behar izango zuten-eta.   

Txapelketa honetan 59 taldek hartu zuten parte, bi igandetan ospatu zen, lehendabizikoan 12 talde sailkatu ziren hurrengo igandeko finalerako.  Faboritoak, Mutriku, Avellaneda eta Nuarbe ziren. Antzuola faboritoa ez izan arren, bera gailendu zen.
Finala hunkigarria izan zen, harmailak jendez gainezka, besteak beste autobusez edo kotxetan joandako antzuolar ugari.
Tiraldiak, denak denen aurkakoak izan ziren, oso berdinduak. Antzuola eta Mutrikuk berdindu egin zuten emaitza, 22 tiralditik bakoitzak 20 irabazita. Antzuolak  denbora gutxiagoan eraman zuen Mutrikuko taldea arrastaka, honek Antzuolakoa  baino, eta horrela gailendu egin zen.




Sailkapena:
-       Txapelduna, Antzuola 20 tiraldi irabazita
-       Txapeldunorde, Mutriku 20 tiraldi irabazita
-       3. Avellaneda, 18 tiraldi irabazita
-       4. Nuarbe,  18rekin
-       5. Aramaio, 11rekin
-       6. Iturrioz, 10ekin
-       7. Urrestilla, 10ekin
-       8. Sopuerta, 9rekin
-       9. Goiherri, 8rekin
-       10.Txurruka, 6rekin
-       11.Golden, 3rekin 
-       12. Indartzu, 0rekin











Txapeldunak 35.000 pezeta eskuratu zituen, gehi zegokion txapela, garaikurra eta ohialezko ikurrin bordatu ederra. 
Orokorki, urte hau oso ona izan zen Antzuolako kirolerako. 
Txirrindularitzan, Emiliano Sánchez Gipuzkoako txapeldun izan zen.    
Sokatiran, Antzuola, Gipuzkoa eta Euskadiko txapelduna.
Pilotan,  Larruzko paletan,  Valentin Zabalo Gipuzkoako txapeldunordea.  
Aizkoran,  Jenaro Laskurain Gipuzkoako txapelduna.   
Ehizan, Lorentzo Azkarate, Gipuzkoako txapaldunordea.   


1980

Urte honetan Antzuolako taldeak sokatiran lehiatzeko gonbidapen gehiago jaso zuen.
Gainera, tiraldien arauak aldatu egin ziren, aurrerantzean gomazko alfonbren gainean egingo ziren gehienak eta, batzuk, lurrean. Azken tiratzaileak, gerriaren altueran jaso behar zuen soka eta sorbaldaren atzetik pasatu. Era honetan, azken tiratzaileak arazoak izaten zituen, sahietsak kargatu eta mindu egiten zitzaizkiolako, are gehiago 720 kg-ko kategorian, gogorrago tiratu behar zuelako.
Hala ere, Antzuolak froga asko irabazi zituen: Zumarragan, Elgetan, Eskoriatzan, Bolibarren…
Gertaera bitxi bat aipatzearren: Beasaingo froga baten Antzuolako taldean tiratzaileak zeuden soberan, Golden taldekoei 4 utzi eta bera geratu zen garaile!!




Antzuolako jaietan, aurreko urtean Lurralde edo Elkarte Autonomo mailako titulu bat lortutako kirolariak omentzeko ohitura dago


1980an omenduak:

Txirrindularitzan: Emiliano Sánchez

Sokatirako taldea.

Larruzko palan: Balentin Zabalo

Aizkoran: Jenaro Laskurain

Ehizan: Lorentzo Azkarate.





Urte honetan, Jose Mari Gabilondo bertsolariak bertso batzuk eskeini zien. Inazio Eizmendi Manterola bertsolariak, berriz, bereak eskeini zituen.

   
Urte emankor horiei buruz Beñardo Kortabarriak Irinmodo aldizkarian idatzitakoa:








HISTORIA DE LA SOKATIRA


Podemos situar el principio de la historia de la sokatira de Antzuola en las fiestas populares del pueblo. Entonces se hizo un desafío entre los granjeros y los chicos callejeros, la prueba se llevó a cabo en la plaza del pueblo y el equipo de granjeros ganó. Una foto que estuvo en el bar Ongi Etorri nos indica que el anterior fue el de la pelota que se hizo en el local, ya que la fecha que se recoge en el mismo es el 26 de agosto de 1957.

No obstante, los entrenamientos para la sokatira comenzaron regularmente después del desafío planteado y fue entonces cuando se asentó el equipo.

Inicialmente se realizaban en el aparcamiento de ELAY, los primeros en Julio, Agosto y Septiembre de dicho año.

Durante el mes de agosto se celebraron sesiones contrarias a los pueblos vecinos con buenos resultados.

El 8 de septiembre de 1990 el equipo de Antzuola participó en el Campeonato de España en la categoría de 720 kg, en las fiestas de Hondarribia.

Las tiradas fueron organizadas por la Sociedad Gastronómica KLINK, siendo las mañanas eliminatorias y las finales por la tarde. Pero como sólo había 8 equipos, los de la mañana pasaron a la tarde y se celebraron en la lonja de pescadores.

En las tiradas todos jugaron contra todos, uno ganó Mutriku y el resto, Antzuola, que ganó un tirón contra Mutriku los antzuolarras. Pero, finalmente, los mutrikuarras quedaron campeones al superar en menos tiempo al equipo de Antzuola. Así pues, subcampeón, Antzuola.

No tenemos fotos del momento, sí algún documento de la asociación que organizó el torneo.

Debido a que se estaba entrenando en el parking de ELAY y venía el invierno y se endurecerían las condiciones de entrenamiento, se solicitó al Ayuntamiento permiso para entrenar la pelota en el terreno. El equipo se entrenaba los martes y jueves después de la autorización de siete a ocho y media. El ambiente de equipo era muy bueno, pues se juntaban 20-24 tiradores, lo que les permitió combinar pesos para categorías de 640 y 720 kg y jugar en ambas.

Para prepararlas, los ejercicios de calentamiento se llevaban a cabo a 30´de 20 a 25´de carrera o footing, a continuación los ejercicios de endurecimiento de los brazos (subiendo por la cuerda) y, por último, los tirones de soka.

El año 1978 fue muy bueno, la participación en los pueblos que nos invitaban era grande y además obteníamos buenos resultados.

El equipo de Antzuola, al ser grande, podía jugar ese mismo día en diferentes pueblos, en la misma categoría o en otra.

Pero todo es alegría, y nos decepcionamos en el Campeonato de Euskadi de Avellaneda. En aquel lugar resbaladizo de pelota, el equipo de Nuarbe arrastró al de Antzuola y nuestro equipo quedó fuera del Campeonato de Europa de Suiza.

Año 1979

Fue el año más próspero del grupo Sokatira, que consiguió la txapela de Gipuzkoa y de Euskadi.

Tras una intensa preparación en primavera, el equipo participó en numerosos pueblos del territorio y en el campeonato de Gipuzkoa. Este hecho se celebró en el frontón municipal de Bergara el 13 de mayo del día 13 de mayo del presente mes, en la categoría 640 kg., con 22 grupos masculinos, 2 de ellos estériles. En la fase de eliminatoria se clasificaron 8 equipos para la final, entre ellos el 2 de Antzuola.

En las mujeres, en la categoría de 520 kg, participaron 4 equipos que jugaron en directo la final.

En las finales todos tiraron contra todos, hubo muy buen ambiente y mucha gente siguió por las gradas.

Resultados categoría chicos:
  • Campeón con 12 tiradas en Antzuola.
  • Subcampeón con 12 tiradas Eibar.
  • Tercero con Mutriku 11
  • Octavo, Grupo B de Antzuola.
En mujeres:
  • Campeón, equipo de Bergara ganando 6 tiradas.
  • Subcampeón con 4 tiradas del Antiguo.
  • Tercero, con Idiazabal 2.
Las chicas de Igueldo, por sobrepeso y sin sustitutos, tuvieron que tirar con un compañero menos y ganar tiradas en decúbito.

La época estival fue un calvario, porque nos invitaban a participar en muchas fiestas de los pueblos y, por lo tanto, había muchos tirones los fines de semana.

Pero el objetivo principal del equipo era el Campeonato de Euskadi de Truzios, que el año anterior buscaba la posibilidad de superar el mal sabor de boca dejado por el Campeonato de Avellaneda.

La cancha del lugar de pelota de Avellaneda era muy resbaladiza, por lo que los Truzios la enloquecaron para ganar más fácilmente el torneo. Rotaflex les hizo algunas rendijas en el terreno de juego, con un gasto de 60.000 pesetas. El enfado de la escuela de pelota fue muy grande por el daño causado, por supuesto que necesitó más dinero para solucionarlo.

Clasificación:
  • Campeón con 20 tiradas en Antzuola
  • Subcampeón con 20 tiradas en Mutriku
  • 3. Avellaneda, ganando 18 tiradas
  • 4. Nuarbe, con 18
  • 5. Aramaio, 11
  • 6. Iturrioz, con 10
  • 7. Urrestilla con 10
  • 8. Sopuerta, con 9
  • 9. Goiherri, con 8
  • 10.Churruca con 6
  • 11.Golden con 3
  • 12. Indartzu con 0
El campeón obtuvo 35.000 pesetas, más la txapela correspondiente, el trofeo y una preciosa ikurriña bordada de tela.

En general, este año fue muy bueno para el deporte de Antzuola.

  • Emiliano Sánchez fue campeón de Gipuzkoa en ciclismo.
  • Sokatira, campeón de Antzuola, Gipuzkoa y Euskadi.
  • En la pelota, en la paleta de cuero, el subcampeón de Guipúzcoa Valentín Zabalo.
  • Aizkoran, campeón de Guipúzcoa Jenaro Laskurain.
  • Ehizan, Lorentzo Azkarate, subcampeón de Gipuzkoa.

1980

Este año el equipo de Antzuola recibió más invitaciones para competir en la sokatira.

Además, se modificaron las reglas de las tiradas, la mayoría de las que se harían en adelante sobre alfombras de goma y algunas en el suelo. El último tirador debía levantar la cuerda a la altura de la cintura y pasar por detrás del hombro. De esta forma, el último tirador tenía problemas porque los saharauis se cargaban y dolían, más aún en la categoría de 720 kg, porque tenía que tirar más fuerte.

Sin embargo, Antzuola ganó muchas pruebas: en Zumarraga, Elgeta, Eskoriatza, Bolibar…

Un hecho curioso es que en el equipo de Antzuola de una prueba de Beasain sobraban tiradores, Golden dejó 4 y ella quedó vencedora. !

En las fiestas de Antzuola es costumbre homenajear a los deportistas que el año anterior obtuvieron un título de Territorio o Asociación Autónoma

Homenajeados:
  • Ciclismo Emiliano Sánchez
  • Grupo de soka-tira.
  • Pala de cuero: Balentin Zabalo
  • Aizkoran: Jenaro Laskurain
  • Caza: Lorentzo Azkarate
Este año el bertsolari Jose Mari Gabilondo ofreció unos bertsos. Por su parte, el bertsolari Inazio Eizmendi Manterola ofreció los suyos propios.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina